martes, 26 de enero de 2016

DAGET
ARKITEKTURAREN OINARRIETAKO GRADUA
2015-2016 ikasturtea

ikasgaia
ARKITEKTURAREN DISEINUA ETA BIRGAITZEA

IKASGAIAREN GOGOETA OROKORRAK

Datorren ikasgaia honetan, birgaitze proiektu bat iraganeko arkitektura baten aktuazioan edo eta bere textuinguruan nola oinarritzen den aztertuko da. Aktuazio materiala, fisikoa, non moldaketak, eranskinak,... izango dituena eta ondorioz iraganeko arkitektura honetan aldaketa morfologikoak suposatuko dituena. Aktuazio honen helburua, gizartearen onurarako, aipatutako arkitektura honen berreskurapena izango da. Alde batetik, erabilgarritasunaren ataletik, gizarte honek behar dituen eskaeren araberakoa izango dena eta bestetik arkitektura honek bere gain izango dituen balioen araberakoa: bere egitura morfologikoa eta egiturala, bere esanahia, hainbat kasutan galdu izan dena bere ibilbidean zehar. Birgaitze proiektu baten helburuak ezin ditu bi aspektu hauek ahaztu, balio garaikide batzuetatik abiatuz, balio historikoak mantendu beharko ditu, arkitektura horren memorian aurkitzen direnak, Alois Riegl-ek aipatzen duen moduan El Culto Moderno a los Monumentos bere liburuan.

moldaketak
Ez dago iraganeko arkitekturarik gaurko egunetara moldaketarik gabe iritsi dena, modu batean edo bestean; materialtasun mailan, bere presentzia fisikoan edo bere esanahiari dagokionean. Birgaitze proiektu berriak ekingo duen aktuazio berria, moldaketa prozesu historiko honen kapitulo berri bat besterik ez da izango, eta ibilbide honen beste atal batean bihurtuko da, arkitektura horren garapena, bere garaiak ezarriko dizkion behar eta ezaugarri berrietara moldatuz.

iritzi kritikoa/ azterketa
Aurretik dagoen arkitektura batean egiten den interbentzio proiektuak iritzi kritiko bat eskatzen du, non gertatu diren moldaketa historikoen ezaugarri positiboak eta negatiboak detektatuko diren eta balorazio hauen arabera aktuatuko den. Arkitektura ugariren historian, hainbat prozesu igarri ditzazkegu non hauen asmo nagusia aurreko interbentzioen hobetze batean oinarritu dira, bere garaian okerrak kontsideratu izan direlarik. Hala ere, kontsiderazio hauek ezin dira balorazio arin batzuetan oinarritu, eta gaur egun sekula baino gehiago erreflexio sakon bat eskatzen dute hauen ezaugarriak behar bezela kontsideratuak izateko.

arkitektura eta lekua
Arkitekturako edozein proiektu batean, ezin dugu alde batera utzi arkitektura eta lekuaren arteko harremana, lekuak arkitekturari nola eragin dion eta arkitektura honek lekua nola baldintzatu duen. Binomio honen eragina bi zentzuetan aztertu eta baloratuko da. Dudarik gabe, lotura honen gradu gorena, arkitektura eta kontextuaren artekoa, iraganeko arkitektura eta kokatzen den gune historikoaren artekoa izango da, bi terminu hauek denboran zehar jasan dituzten moldaketa ugariren emaitzak dira, bikote hau organismo sentikor batean bilakatuz, modu honetan erreakzionatuko duena eskaera berrien aurrean.

erabilerak
Birgaitze proiektu batean gertatutako aktuazioaren helburua, iraganeko arkitektura baten berreskuraketa izango da gizarte batentzako, erabilera baten bitartez hornituz –kasu askotan lehen zuenarekiko desberdina-, gizarteak eskatuko duena ezaugarri historiko berrien araberakoa.
Arkitektura desberdinak erabilera baten gainean justifikatu direla ukaezina da, hauen eginkizuna giza aktibitateen eszenatokia eraikitzea izan bait da, eta da oraindik ere. Baino aurretik dagoen arkitektura batean aktuatzea, non bere abiapuntua beste erabilera batean zegoen, aspektu garrantzitsu bat azaleratuko digu. Proposatuko den erabilera berria, birgaituko den arkitekturaren ezaugarriekin konpatiblea izan beharko du, iraganeko arkitektura “erabilita” izan behar delako eta ez “behartuta”.
Behartzen den birgaitze aktuazio bat, kriterio eabiltzaile soil batzuetaik abituta, non iraganeko arkitektura edukitzaile bat bezela tratatzen den, bere balio arkitektonikoak kontsideratzen ez dituelarik, erabilera inkonpatibleak txertatuz, bere dimentsioak neurririk ez duelako edo bere ezaugarriak onartzen ez dituelako,…


materialtasuna
Birgaitze aktuazio baten emaitzari erreparatzen badiogu, konkretuki berria eta existitzen denaren arteko harremanari, honen ardatz nagusia berri/zahar bi terminu hauen arteko orekan oinarrituko da. Akordio hau, aurrez aurre jartzen diren arkitektura hauek izango duten material sistemen orekan egongo da, erantsitako berria eta existitzen dena. Arkitekturak adierazi ditzazken edukin desberdinen artean, materialtasunaren esparruak postu garrantzitsu bat izango du. Maila honetan ez da eraikuntza fisikoaren atal soila tratatzen, baizik eta honen traszendentzia esanahiaren eremuan, honen ulerketan: antolatzaile bezela, bere disposizioa, atal desberdinen arteko harremanean,…
Neurri handi batean, arkitekturaren formaren emaitza materialtasunaren baitan dago. Honegatik, materialaren aukeraketa, hau erabiltzeko modua eta bere eraikuntza teknikak,… lehen ordeneko garrantzia hartuko du eta erreflexio sakon baten emaitza izango dira. Honen lekuko, materialen inguruko erabileran, Mies-en hitzak gogoratuko ditugu:
«…Reconocemos que no se consigue nada por el material, sino sólo por el uso correcto del material. Tampoco los nuevos materiales nos aseguran una superioridad. Cada materia vale lo que hacemos con ella.»

arkitektoaren jarrera
Orain dela gutxira arte, arkitektoak experientzia arkitektonikoan oinarritzen zuen bere formakuntza, modu honetan, eta ezagupenarekin eta naturaltasunez ekiten zuen aktuazio bat iraganeko arkitektura baten aurrean; bere ofizioaren inguru arrunta zen. Arkitekto batek, aurretik zegoen arkitektura baten gainean lan egitean, berea bilakatzen zuen neurri batean, bera ulertzen saiatzen zen eta bere ezagupen guztiak aplikatzen zituen bere existentzia jarritzeko, momentuko egoerarekin adostuz.
Onartu behar dugu, edozein modutan, jarrera natural honen aurrean, gaurko egunean, iraganeko arkitektura batean aktuatzeak historiarekiko goreneko jarrera kritiko bat eskatzen duela, gure kokapena non dagoen garbi izanik.


Guzti honetatik beraz esan genezake, birgaitze aktuazio bat ekiteko, oso garrantzitsua izango dela atal desberdinen azterketa sakon bat hedatzea: aspektu formalak, espazialak, materialak, esanahia, etab. Beharrezkoa izango da arkitektura hori nola gertatu den ezagutzea eta nola eraldatu den jakitea denboran zehar.

Existitzen den arkitekturaren ezaugarriak izango dira mantendu behar direnak eta arkitektu bigaitzaileak ezaugarri hauen ondoan kokatu beharko da. Ezinbesteko aldaketak ez du suposatuko aurrexistitzen den eraikinaren ezaugarriak ukatzea, historian zehar, askotan hau gertatu bada ere. 
Louis Kahn-ek egiten zuen galdera, ¿qué quiere ser el edificio? Zentzu gehiago du oraindik birgaitze aktuazio baten aurrean gaudenean. Borondate honen bilaketan oinarritu behar du analisi hau.
Ambrogio Annoni-k “Scienza ed Arte del Restauro Architettonico” bere liburuan, arkitekto birgaitzailearen paperaren inguruan hainbat kontsiderazio egiten ditu:

«Hay una norma fundamental y que lo resume: ante el monumento él mismo es el maestro; y toda buena restauración –para quien estudie profundamente el monumento, y lo interrogue con seriedad de histórico, con pasión de artista, con amor de arquitecto- se determina particularmente desde él. Es aquella teoría del caso por caso que atiende eminentemente a la realización, pero que requiere un complejo y delicado sentido de estudio, de gusto, de sinceridad, y de equilibrio: en una sola palabra: de armonía» 


BIBLIOGRAFIA

A. Annoni. Scienza ed arte del restauro architettonico. Edizione Framar. Milano.
G. C. Argan. Progetto e destino. Il Saggiatore. Alberto Mondadori Editore.
R. Arnheim. La forma visual de la arquitectura. G.G. Barcelona.
E. G. Asplund. Escritos 1906/1940. El Croquis Editorial. Madrid.
C. Aymonino, G. Fabbri, A. Villa. Le città capitali del XIX secolo. I. Parigi e Vienna. Officina Edizioni. Roma.
A. Capitel. Metamorfosis de monumentos y teorías de la restauración. Alianza Editorial. Madrid.
F. Choay. Alegoría del patrimonio. G.G. Barcelona.
A. Choisy. Histoire de l’architecture. Bibliothèque de l’Image.
F. Chueca. La destrucción del legado urbanístico español. Espasa-Calpe S.A. Madrid
C. De Seta, J. Le Goff, (eds). La ciudad y las murallas. Cátedra.
J. N. L. Durand. Compendio de lecciones de Arquitectura. Parte “Gráfica de los Cursos de Arquitectura”. Pronaos Editorial. Madrid.
J. P. Epron. Comprendre l’Éclectisme. Institut Français D’Architecture. Norma Editions. Paris.
N. Faucherre. Places fortes. Bastions du pouvoir. Rempart. Paris.
G. Giovannoni. L’urbanisme face aux villes modernes. Editions du Seuil. Paris.
J. Guadet. Éléments et Théorie de l’Architecture. Librairie de la Construction Moderne, Editeur. Paris.
F. De Gracia. Construir en lo construido. Nerea. Madrid.
G. Grassi. Arquitectura lengua muerta y otros escritos. E. del Serbal. Barcelona.
K. Gruber. Forme et caractère de la ville allemande. AAM. Editions.
E. A. Gutkind. International history of city development. The Free Press. New York.
W. Hegemann, E. Peets. Arte civil. Fundación Caja de Arquitectos. Barcelona.
A. Loos. Ornamento y delito. G.G. Barcelona.
J. Lucan. Composition, non-composition. Presses polytechniques et universitaires romandes. Lausanne.
K. Lynch. La imagen de la ciudad. Infinito. Buenos Aires.
P. Marconi. Il restauro e l’architetto. Saggi Marsilio. Venezia.
P. Marconi. Il ricupero della bellezza. Skira. Milano.
P. Marconi. Materia e significato. La questione del restauro architettonico. Editori Laterza. Bari.
C. Martí Arís. Las variaciones de la identidad. E. del Serbal. Barcelona.
A. Martin. Los orígenes del ensanche Cortázar de San Sebastián. Fundación Caja de Arquitectos. Barcelona.
L. Mies van der Rohe. Escritos, diálogos y discursos. COAAT. Murcia.
A. Monestiroli. L’Architettura della realtà. Clup. Milano.
M. Morini. Atlante di storia dell’urbanistica. Hoepli. Milano.
L. Mumford. La ciudad en la historia. Ediciones Infinito Buenos Aires.
C. Norberg Schulz. Genius loci. Electa. Milano.
L. Patetta. L’architettura dell’Eclettismo. Gabriele Mazzotta Editore. Milano.
A. Riegl. El culto moderno a los monumentos. Visor. Madrid.
A. Rossi. La arquitectura de la ciudad. G.G. Barcelona.
C. Rowe, F. Koetter. Ciudad-collage. G.G. Barcelona.
C. Sitte. L’art de batir les villes. L’Équerre. Paris.
J. R. Soraluce. Historia de la arquitectura restaurada. Universidade da Coruña.
G. Spagnesi. Introduzione al restauro delle architetture delle città e del territorio. Edizioni Studium. Roma.
M. Tafuri. Teorías e historia de la arquitectura. Laia. Barcelona.
R. Venturi. Complejidad y contradicción en arquitectura. G.G. Barcelona.
E. Viollet le Duc. Dictionnaire raisonné de l’architecture française. F. De Nobele. Paris.
E. Viollet le Duc. Entretiens sur l’architecture. Mardaga. Bruxelles.
B. Zevi. Saber ver la arquitectura. Poseidón. Buenos Aires.

No hay comentarios:

Publicar un comentario